SUSTRAIAK haurtzarotik helduarorako trantsizioari buruzko film dokumental luzea da. Hiru gazteren istorioa da, munduan beren lekua aurkitu nahian dabiltzanena.
Hiba, Bachir eta Mananen istorioa da. Hiru gazte hauek haurtzaroan utzi zituzten beren jaioterrietatik, eta Europara iritsi ziren heldu baten laguntzarik gabe. Hemen eskalada eta mendia ezagutu dituzte: arazoak ahazten dituzten lekua, libre eta gai sentitzen diren espazioa. Baina, pixkanaka, haien bideak banatzen hasiko dira.
2025eko Bilboko Mendi Film Festivaleko Kultura eta Naturari buruzko Film Onenaren Saria.
Aurkezpena eta solasaldia Luis Arrietarekin.