pribatutasun-oharra

cookie_alerta_2020

informazio_gehiago_cookieak_2020rako Cookie-en politika

logo infoticketing

SARASATE FLAMENCO SINFÓNICO

SARASATE FLAMENCO SINFÓNICO

Deskribapena

Deskribapena

ZORONGO con la colaboración especial de la Orquesta Sinfonía Navarra

SINOPSIA

SARASATE FLAMENCO SINFONIKOA Nafarroako Zorongo taldearen ikuskizuna da, flamenkoa, musika klasikoa eta dantza uztartzen dituena, edertasun bisual handiko eta ohiko errezitaldi klasikotik urruntzen den eszenaratze baten bidez. Orain arte, inoiz ez da Pablo Sarasateren obra haren sustrai flamenkoak eta nafarrak hain nabarmen azpimarratuz landu, mundu sinfonikoaren eta flamenkoaren arteko fusio orekatu baten bidez.

Sarasateren jatorrizko obren artean, jota, fandangoa, habanera, jaleoa, malagueña eta garai hartan gaur egun flamenko deitzen dugunaren parte bihurtu ziren beste hainbat dantzaren elementu musikalak aurki daitezke. Zorongoren proposamenak, hain zuzen ere, fusio hori jartzen du erdigunean.

Ikuskizun honetan, Zorongok Orquesta Sinfonía Navarraren lankidetza berezia du. Bi taldeek kalitate handiko proposamenak eskaintzen dituzte, sustrai herrikoiko nahiz musika klasikoko diziplinarteko ikuskizunetan espezializatuak. Eszenan dantzak (flamenkoa eta eskola boleroa) duen presentziak bi musika-mundu horien arteko topaketa gorpuzten du.

IRAUPENA

90 minutu

GOMENDATUTAKO ADINA

6 urtetik aurrera.