Antzerki-lan honek umorearen bidez salatzen ditu Eliza Katolikoak bere izenean erregistratutako ondasunak, erlijio-sinesmenekiko errespetua gordez.
Bi aingeru xalo dira zeremonia-maisuak, eta hainbat eszena aurkezten dituzte: meza-mutilak, gotzainak, apaizgaiak eta jabetza-erregistroko funtzionarioak. Loteria bitxi bat, non zortea elizbarrutien arabera banatzen den eta sari potoloa Kordobako Meskita den.
Gaiaz eskuak garbitzen dituen herriko apaiza, ondasun higiezinak erregistratzea zein erraza den azaltzen duen abesti alai bat, eta errealitate horri zerutik sinesgogor begiratzen dioten gure aingeruak.