logo infoticketing

HAZIAK LORATZEN Raíces que danzan, memoria que florece

HAZIAK LORATZEN Raíces que danzan, memoria que florece

Deskribapena

Deskribapena

Neguko arratsalde batean hasten da dena: Josefina eta haren bilobak oroitzapenez beteriko kutxa zahar bat aurkitzen dute ganbaran. Alpargaten eta zapien artean, Josefinak Larraizan bizitakoak gogora ekartzen ditu, eta 60 urte hauetako ibilbidea kontatzen dio bilobari.
Bere oroitzapenen bidez, Lizarran egindako lehen dantzetatik gaur egunera arteko bidaia egingo dugu, dantzaren bilakaera eta tradizio honi bizirik eutsi dioten belaunaldi guztien ibilbidea ezagutuz.
Gure dantzarien eta Larraizari musikaren bidez lagundu dioten pertsona guztien eskutik, musikaz, dantzaz eta emozioz beteriko bidaia egingo dugu. Larraizaren parte izan diren eta 60 urteko historia hau posible egin duten pertsona guztiei egindako omenaldia.
Garaiak aldatzen dira eta dantza ere bilakatzen da, baina gure sustraiek beti gurekin jarraitzen dute.