pribatutasun-oharra

cookie_alerta_2020

informazio_gehiago_cookieak_2020rako Cookie-en politika

logo infoticketing

Bunji, la pequeña koala - TITIRIRED

Bunji, la pequeña koala - TITIRIRED

Deskribapena

Deskribapena

TITIRIRED 2026


SINOPSIA

Bunji eukalipto baso batean bizi den koala bat da. Koalek eguneroko jarduera oso txikia izaten dute; horregatik, gure protagonistaren izaerak buruhauste handiak sortzen dizkio bere tribuari. Denak lo daudenean, berak jolastu nahi du, gauzak aurkitu, igo…, zergatik ez da besteek bezala portatzen?


Bere egunerokoan gertakari ustekabeko batek bere ingurutik urruntzera eramango du.

Zer gertatuko zaio koala txikiari? Zatoz eta deskubritu!


Antzerki eta txotxongilo ikuskizun bat da, non narrazioaren, elkarrizketen, kantuen eta eszenografia harrigarri baten bidez, publikoa lehen unetik bertatik liluratuko duen, Festuc Teatre konpainiaren estilo garbienean.


Oraingo honetan, konpainia Australiako iruditeria osoan inspiratu da: bere aniztasunean, faunan eta errespetatu eta maitatu behar ditugun animalia-espezie ezberdinetan.


Txikienen xalotasunak ez du estigmatizatzen ezta desberdintasunik sortzen ere; egoera bakoitzak eragiten dituen sentimenduen bidez adieraztean eta elkarreraginean oinarritzen da, aurreiritzirik gabe. Azken batean, barre egiteko, negar egiteko, sufritzeko, gozatzeko, kantatzeko… eta istorioaren bidez hausnartzeko une bat.




FITXA TEKNIKOA

Konpainia: Festuc Teatre

Egilea: Ingrid Teixido

Zuzendaritza: Pere Pampols

Antzezleak: Clara Olmo eta Patricia de Haro

Eszenografia diseinua: Joan Pena eta Elisabet Pané – Escena Pláncton

Jantzien diseinua: Olga Cuito

Argiztapen diseinua: Marc Espinosa – Show Disseny




IRAUPENA

50 minutu


FAMILIAKO IKUSKIZUNA, 3 URTETIK GORAKOENTZAT GOMENDATUA