DNA NAFARROAKO DANTZA GARAIKIDEA
NIRE KARRERA
Ane Sagüés eta Paula Puchalt
Dantza‑solo honek arrakastaren bilaketari eta sakrifizio‑kulturari buruzko gogoeta proposatzen du. Kirolaren epikan eta lasterketen estetiketan inspiratuta, galdetzen du zergatik dantza‑diziplinan gorputzari mugarik ez duen makina baten exijentzia ezartzen zaion. Produktibitatearen arabera neurtzen den makina bat, eta ez gozamenerako eta atseden hartzeko lurralde legitimo gisa ulertzen dena. Gai horiei ikuspegi garaikidetik heltzen die, eta umorea eta ironia baliatuz, gainditzearen inguruko kontakizunak desmitifikatzen ditu, galdezka ea ospe‑gosea ez ote den porrotaren beldurra besterik